XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrenean ixkin batean jarri zuten 80 kilotako zakuak pilatzen zortzi ordutan gelditu gabe, eta gizarajoari, ezin kendu burutik etxeko siesta goxoa.

Eta hori ez zen ezer.

Bigarren egunean ezin bazitzaion siesta goxoa burutik kendu, hirugarrengoan kendu ezin zitzaiona, hezurretako min eta oinaze izugarria zen.

Laster hartu zion lan erritmoari neurri berria.

Belar ontzen pasatako bero zakarrak ez ziren onak, baina oraingo xixtima berri hori ere ez zen paradisua alajaina.

Proxperori hasiera hartan gauza batek deitu zion atentzioa: jendeak zeinen erraz hutsegiten zuen lanera.

Bat gaixo zegoela, besteak min hartu zuela... Bajarekin, lanean baino lagun gehiago zeuden.